Hurrengo inkestaren bitartez lor daitezke lan kostuei buruzko datu nazionalak:
Laneko kostuaren hiru hilean behingo inkesta, Estatistikako Institutu Nazionalak egindakoa. 
Laneko kostuaren hiru hilean behingo inkesta: Hiru hilean behingo aldizkakotasuna duen eragiketa estatistiko jarraitua da eta bere helburua nagusia da langileko eta hileko batez besteko laneko kostuaren bilakaera ezagutzea eta lan egindako eta lan egin gabeko ordu efektibo bakoitzaren laneko batez besteko kostua ezagutzea.
Laneko kostuaren osagaiak - 2020ko 2. hiruhilekoa
|
euro |
Urteko aldakuntza |
Laneko kostua langileko eta hileko |
2.442,91 |
-8.3 |
Soldaten kostua langileko eta hileko |
1.804,08 |
-9.4 |
Inkesta horrek emaitza nazionalak eskaintzen ditu eta baita Autonomia-erkidegoka hurrengo informazioarekin:
AMATek (Lan-Istripuen Mutuen Elkartea) aldi baterako ezintasun kostuen kalkulua egiten du enpresentzat, mutuentzat eta erakunde kudeatzaileentzat. AMATen arabera; kontingentzia arruntengatiko aldi baterako ezintasunaren kostua, 2019an 96.600 milioi eurokoa izan zen eta horrela banatu zen zenbatekoa:
- Prestazio ekonomikoak ABErengatik (Gizarte-segurantzarekin kolaboratzen duten mutuak eta Gizarte-segurantzaren erakunde kudeatzaileak): 8.455,33 milioi euro.
- Enpresentzako zuzeneko kostua: 8.228,06 milioi euro.
- Aukera-kostua: AMATek aukera-kostuen kalkulua egiten du 2018an ekoizteari utzitako ondasun eta zerbitzuen arabera. Kostu horiek 79.984,14 milioi eurora igoko zirela kalkulatzen da.
Iturria: AMAT datuak