Aldi baterako ezintasunaren kudeaketaren kanala

Bilatzailea search Bilatu

Absentismo arrazoiak

Hemen zaude:

  • Inprimatu (Leiho berria)
Orrialdearen edukia

Behin absentismo motak indentifikatuta, enpresa absentismo horren kausak zeintzuk diren aztertzen hasi beharko da. Horretarako, kontuan hartu beharko du absentismoa kausa anitzek eragindako fenomeno konplexua dela eta enpresarekin, banakakoarekin eta gizartearekin lotuta dagoela, beraz, kausa objektiboak eta kausa subjektiboak aztertu beharko dira. Absentismoaren arrazoiak lau taldetan sailka daitezke:

Faktore instituzionalak

Egin berri diren azterketek aurkitu dute baja medikoen estalduren eskuzabaltasunaren eta horien kopuruaren arteko lotura positiboa. Horrez gain, baja gehiago atzeman dituzte langabeziarengatiko babes estaldura handiago duten herrialdeetan.

Laneko eta erakundeetako faktoreak

Hainbat azterketen arabera, lan-baldintzekin lotutako faktoreek, adibidez: ordainketa-eredua, zuzendaritza-estiloa, kontratu-mota, egindako lan-mota, talde-lana, laneko giro laborala, adiskidetze-neurriak eta erakundeko absentismoaren kultura bera; horiek enpresaren absentismoan eragina dute.

Halaber, enpresa-motak, bere tamainak, barne hartzen duen sektoreak, enpresa publikoa edo pribatua izateak ere absentismoan eragiten dute.

Faktore sozialak

Absentismoa ziklo-aurkako fenomenoa da. Krisi ekonomikoko garaietan absentismoa murriztu egiten da eta susperraldi ekonomikoko garaietan absentismo-indizeak igo egiten dira.

Norbanakoaren beraren faktoreak

Alde batetik, zenbait azterketek dio lanera ez joateko kausak eta banakakoaren faktore demografikoak elkarrekin lotuta daudela: adina, sexua, egoera zibila, eta bestalde, lan-uzteak aztertzen direnean, banakakoaren eta erakundearen arteko harremanaren ikuspuntutik aztertu behar dira, hau da; erakundearekiko konpromisoarekin, asebetetzearekin eta langile bakoitzak bere lanarekin eta enpresarekin duen inplikazioarekin lotutako alderdiak.