Aldi baterako ezintasunaren kudeaketaren kanala

Bilatzailea search Bilatu

Absentismoaren definizioa

Hemen zaude:

  • Inprimatu (Leiho berria)
Orrialdearen edukia

Enpresek, absentismoa kudeatzeko, aurre egin behar dioten lehenengo zailtasuna, hain zuzen ere, absentismoa definitzea da, ez baitago definizio bakar bat.

Absentismoari buruzko definizio asko daude, egile eta erakunde desberdinek emanak. Guztiak onargarriak dira, enpresa izango baita ondoren aztertu eta kuantifikatu beharko duen absentismoaren kontzeptua definitu beharko duena.

Absentismoa horrela definitzen da: langile bat bere lanpostuan ez egotea, lanegun bati dagozkion lan-orduetan, legezko lanaldi baten barruan.

Absentismoaren beste definizio batzuk:

ELGAk (Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea) adierazten du lanera ez etortzea, justifikatutako edo justifikatu gabeko arrazoi bat dela medio, fenomeno arrunta eta unibertsala dela. Beraz, zailtasuna justifikatua eta justifikatua ez dagoenaren artean bereiztean datza eta hor bi izendapen agertzen dira: lan-uztea eta absentismoa. Desberdintasuna bereizketa horretan datza.

  • M. V. Martínez Quintanak desberdintasun horiek aztertu ditu eta laburbilduz dio lan-uzteak legeak eta hitzarmenek babestutako "eskubideko" ez joateak direla eta absentismoa, berriz, ez legeak ezta enpresako hitzarmenek babesten ez dituzten "eskubideko" ez joateak.
  • J. Ignacio Orbegozok asko erabiltzen den beste definizio bat ematen du: "Pertsona bat bere lanpostuan ez egotea, lanengun bati dagozkion orduetan, justifikatu bada ere, lanaldi legalaren barruan, denboraldi jakin batean hitzartutako lan ordu guztien eta langileek lanpostuetan ematen dituzten ordu guztien arteko kenketaren bidez neurtuta ".

Iturria: Lan Absentismoaren kudeaketa. FREMAP Argitaletxea 2008.