Kontrolatu daitekeena da, enpresak aurretik jakin duelako langilea lanpostuan ez dela egongo. Enpresari kostu bat eragiten dio, langileak ordainsaria jasotzen duelako. Hurrengo atalak hartzen ditu barne:
Lan-istripuaren ondoriozko aldi baterako ezintasunagatiko absentismoa; gaixotasun profesionala; gaixotasun arrunta edo lanekoa ez den istripua.
Amatasun-bajaren baimenaren iraupena etenik gabeko 16 astekoa da eta bi astez luzatzen da hurrengo kasuetan: erditze, adopzio edo harrera anizkoitzean eta haurtxoaren desgaitasun kasuetan. Haurtxoak ospitalizatuta egon behar badu astebete baino gehiagoz jaio ostean, edo garaia baino lehenagoko erditze kasuetan, amatasun-bajaren atsedenaldi-epealdia luzatu egin daiteke gehienezko 13 asteetara.
Aukera dago amatasunarengatiko atsedenaldi baimena aitak gozatzeko. Amak lagatu egin diezazkioke bere baimeneko 10 aste gehienez, amatasun-baimenaren lehenengo sei asteak derrigorrezkoak izanik amarentzat jaiotzaren ondoren.
2019ko apirilaren 1etik aurrera 8 astekoa da aitatasun-baimena.
Esteka: ED – 6/2019 Legea)

Lanpostuaren baldintzek haurdun dagoen langilearen edo fetuaren osasuna kalte dezaketenean edo bederatzi hilabete baino gutxiagoko seme-alabari titia ematen badio, enpresak lan-baldintzak edo lanaldia egokitu beharko ditu eta, hori ezinezkoa balitz edo nahikoa izango ez balitz, haurdun edo edoskitzaroan dagoen langileak lanpostu edo zeregin desberdina eta bere egoerarekin bateragarria dena garatu beharko du.
Esteka: 31/1995 Legea

Hauetako aukera guztiak teknikoki edo objektiboki ezinezkoak badira edo, justifikatutako arrazoiak direla eta, ezin badira exijitu, langileak bere lan-harremana eten egin ahal izango du, aztertutako bi aukeretako batean aurkitzeagatik.
Esteka: Urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Langileen Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duena. 45. artikulua.

Langileen Estatutuan aipatutako zioek eragindako lan-uzteak dira (senitartekoen heriotza edo gaixotasun larria, ospitaleratzea edo ospitaleratu gabeko ebakuntza kirurgikoa, kontsulta medikoak, ezkontza, haurdunaldia, jaiotza, lekualdatzeak, izaera publiko eta pertsonaleko eginkizuna bete beharra, azterketak baldin eta titulu akademiko edo profesional bat lortzeko erregulartasunez ikasten ari bada eta sindikatutako eginkizunak batzorde edo sindikatu baten kide denean).
Horrez gain, hitzarmen kolektiboetan bildutako lanera ez joateko arrazoiak barne hartzen ditu (prestakuntza, Batzordeko bilerak, baimendutako asanbladak...).
Azkenik, noizbehinkako kausak, konstituzio erreferenduma dela-eta (hauteskunde orokorrak eta udal hauteskundeak).
Lanpostura iristea eragozten duten ezustekoen edo ustekabeko egoeren eraginez, lanera joan ezin denean: eguraldi txarra, hondamendiak eta abar.