Lan absentismoa
Laneko absentismoa honela defini daiteke: "Norbait ez egotea bere lanpostuan, lanegun bati dagozkion lanorduetan, legezko lanaldiaren barruan".
Absentismo motak 

Justifikatutako absentismoa
Kontrolatu daitekeena da, enpresak aurretik jakin duelako langilea lanpostuan ez dela egongo.

Justifikatu gabeko absentismoa
Lanpostuan ez egotea, enpresak horretarako baimenik eman gabe.

Motibazioarekin lotutako absentismoa
Absentismoa alderdi sozialtzat hartzen da, eta zerikusia du norbanakoak eta taldeak lanari dagokionez agertzen duten jarrerarekin. Alderdi horretan, funtsezkoa da motibazioa.
Absentismoaren neurketa 
Absentismoaren aldagaiak
Hona hemen zer aldagaik eragiten duten absentismoan: absentzia kopurua (K) eta iraupena (I)
KxI
Absentismo-tasa
Lan egin gabeko orduen eta enpresan egiaz adostutako lanaldiaren arteko portzentajezko erlazioa da.
Beste indize batzuk
- Erabateko indizeak (absentismo medikoa eta ez-medikoa).
- Aldi baterako ezintasunagatiko absentismoaren indizeak.
- FREMAPeko aldi baterako ezintasunaren neurketa.
Absentismo arrazoiak 
“Absentismoa kausa ugari dituen fenomeno konplexua da, eta enpresarekin, norbanakoarekin eta gizartearekin dago lotuta"
Aldi baterako ezintasunagatiko absentismoa
FREMAP behatokia 

Aldi baterako ezintasunaren behatokia
FREMAPek babestutako kolektiboaren aldi baterako ezintasun prozesuen ikerketek ahalbidetu egiten die enpresei absentismoaren profilak zehaztea eta horrela erraztu egiten da haien langileen osasuna sustatzeko hobetze-programak hartzea
Ondorioak 

Osasuna
Osasuna zeharkako ikuspegitik jorratzea, tarteko eragile guztiekin elkarlanean: enpresetako langileekin, mutualitateekin eta Gizarte Segurantzaren sistemarekin

Ekonomikoak
- Zuzeneko kostuak.
- Zeharkako kostuak
Absentismoari buruzko datuak
Absentismoari eta kostuei buruzko datuak hemendik lortzen dira:
- Lan Kostuaren inguruko Hiruhileko Inkesta (LKHI)
Estatistikako Institutu Nazionalak argitaratua (EIN).
- Gizarte-segurantzako estatistikak, aurrekontuak eta ikerketak
egindako LEGZM.
FREMAPen datuak
Aldi baterako ezintasunari buruzko txostenen bidez, aldi baterako ezintasunaren indizeen bilakaerari buruzko datuak eskaintzen dizkie FREMAPek bere enpresa elkartuei, baita absentismoari buruzko adierazleak ere, estatistikako hainbat aldagairen arabera. Hori guztiori, enpresaren sektorearekiko konparazioa ere eginez.
Aldi baterako ezintasunak aukeratutako aldian eragindako kostuaren estimazioa jasotzen duten txostenak ere eskaintzen ditu.
Enpresa praktikak 
FREMAPek konponbide praktikoak ematen dizkie enpresei eta haien eskura jartzen du partekatutako ezagutza; hala, enpresek eurek aldi baterako ezintasunaren kudeaketan gauzatutako jarduerak eta izandako esperientziak ezagutarazten ditu.
- Absentismoaren diagnostikoa eta indizeak
- Enpresa politikak
- Prebentzioa
- Bitarteko agintariak
- Motibazioaren eta laneko giroaren politikak
- Teknika ekonomikoak
- Kontrola eta jarraipena egiteko teknikak
- Osasun laguntzarako politikak


Aldi baterako ezintasunaren kudeaketa
FREMAP bere enpresa elkartuekin aritzen da osasuna dela-eta langilea laneratzen ez denean hori zergatik gertatu den aztertzeko. Kontuan hartuta aldi baterako ezintasuna izaten dela arrazoi nagusia, jarduera programa bat garatzen da enpresa bakoitzarekin elkarlanean hurrengorako Aldi baterako ezintasunaren kudeaketa .
Horretarako diziplina anitzeko lantalde bat du FREMAPek, eta enpresekin lankidetzan dihardu langileen osasuna hobetu eta, ondorioz, enpresaren lehiakortasuna ere hobetzeko.

FREMAP taldea
Kudeaketa: 1.306 pertsona
Prebentzioa: 148 pertsona
Osasungintza: 2.356 pertsona
Laguntza teknikoa: 306 pertsona
Zerbitzu Orokorrak: 67

Hornikuntza eta Instalazioak
208 Arreta-zentroak (laguntzakoak edota administraziokoak)
4 Ospitaleratzea duten ospitaleak
4 Eguneko ospitaleak
2 Mutualitateen arteko ospitaleak
FREMAPek aldi baterako ezintasunari buruzko txostenak jartzen ditu enpresen eskueran.
Diagnostikoa
Ekintzen jarraipenaEnpresa bakoitzarekin abian jarri diren ekintzen aldian behingo jarraipena.
AurreikusteaEnpresaren eta FREMAPen arteko baterako ekintza, bizi eta lan ohitura osasungarriak sustatzeko, osasunerako hezkuntza programen ezarpenaren bidez. Prebentzio kanala
Kudeatzea
FREMAPek bere kudeaketa lana garatzen du, tratamendu medikoa berehala aplika dadin eta, horrela, langileak laster eta gaitasun osoekin laneratu ahal izan daitezen berriz.
-
Diagnostikoa
FREMAPek aldi baterako ezintasunari buruzko txostenak jartzen ditu enpresen eskura, enpresaren sektorearekiko konparazioa eginik.
-
Aurreikustea
Enpresaren eta FREMAPen arteko baterako ekintza, bizi eta lan ohitura osasungarriak sustatzeko, osasunerako hezkuntza programen ezarpenaren bidez.
-
Kudeatzea
FREMAPek bere kudeaketa lana garatzen du, tratamendu medikoa berehala aplika dadin eta, horrela, langileak laster eta gaitasun osoekin laneratu ahal izan daitezen berriz.
-
Ekintzen jarraipena
Enpresa bakoitzarekin abian jarri diren ekintzen aldian behingo jarraipena.