Aldi baterako ezintasunaren kudeaketaren kanala

Bilatzailea search Bilatu

Enpresa praktikak

Hemen zaude:

  • Inprimatu (Leiho berria)
Orrialdearen edukia

FREMAPek konponbide praktikoak ematen dizkie enpresei eta ezagutza partekatua eskaintzen die Absentismoaren kudeaketako atariaren bidez. Bertan, Estatuko hainbat tokitan egindako jardunaldietan enpresek ezagutarazitako jardunbide eta esperientzia nagusiak biltzen dira.

Horretarako, FREMAPek benchmarking jardunaldiak egiten ditu absentismoaren kudeaketarekin konpromisoa duten enpresa desberdinekin, langileen osasuna eta, ondorioz, haien produktibitatea hobetzeko asmoz.

Oro har, absentismo indize handiena duten enpresek behartzeko teknika gehiago erabiltzen dituzte eta indize gutxiago dutenek, berriz, motibazio teknikak erabiltzen dituzte. Izan ere, egindako jardunaldietan, geroz eta gehiago agerian gelditu da, enpresek langileei eskaintzen dizkietela eskura dituzten lan eta osasun baldintzarik hoberenak, uste baitute osasuntsu dauden langileak motibatuagoak daudela eta gehiago ekoizten dutela eta hori, azken finean, langilearentzat, enpresarentzat eta Gizarte-segurantza sistemarentzat onuragarria da.