Aldi baterako ezintasunaren kudeaketaren kanala

Bilatzailea search Bilatu

Absentismoaren kudeaketako praktikak

Hemen zaude:

  • Inprimatu (Leiho berria)
Orrialdearen edukia

Enpresek absentismoaren kudeaketan izan dituzten esperientzia aipagarrienetako batzuk xehatzen dira; zortzi kategoriatan banatu dira.

  • Absentismoaren diagnostikoa eta indizeak
  • Enpresa politikak
  • Prebentzioa
  • Bitarteko agintariak
  • Motibazioaren eta laneko giroaren politikak
  • Teknika ekonomikoak
  • Jarraipen kontrolerako teknikak
  • Osasun laguntzarako politikak
 

Absentismoaren diagnostikoa eta indizeak

  • Erakunde guztietan Absentismo indize homogeneo bat definitzea, dagokien sektorearekin eta beste sektoretako enpresekin konparatu ahal izateko.
  • Absentismoa enpresa osoan neurtzea, absentismo indize homogeneo batekin, lan-zentro, ordezkaritza eta departamentu bakoitzeko, absentismoa enpresaren barruko zein gunetan ematen den eta zentro/departamentu bakoitzaren arteko desberdintasunak identifikatzeko helburuarekin. Behin absentismo-indize altuenak dituzten zentroak identifikatuta, absentismoa aztertzeko eta murrizteko jarduera-plan zehatzak osatzen dira eta absentismo-indize txikiagoa duten enpresei saritzen zaie.
  • Absentismoaren kausak sakon aztertzea, diagnostikoaren bidez eta efektuei hainbeste ez erreparatzea. Enpresak absentismo mota desberdinak bereizten ditu: absentismo medikoa (kontingentzia profesionala edo arrunta), absentismoa ez medikoa, kudeatu daitekeen absentismoa, kudeatu ezin daitekeen absentismoa, aurreikusitako absentismoa eta aurreikusi gabeko absentismoa. Eta kausa hauen barruan, absentismoa mailen arabera bereiztea: lanpostuak, adina, generoa eta kontratu motaren arabera.
  • Xedeko absentismo indize bat zehazten da enpresako ordezkaritza bakoitzean eta erakunde osoari absentismo indizeak ofizialki eta aldian-aldian jakinarazten zaizkio, mezu horizontala sustatuz.
  • Urtero, enpresan Absentismoa Kudeatzeko Plan bat osatzen da. Bertan, zuzendaritzak absentismo indizei dagokionez bete nahi dituzten helburuak zehazten ditu, eta baita indize horietara iristeko burutuko dituzten jarduerak ere, etengabeko hobekuntza kudeatzeko sistemari jarraituz. Langile guztiei izandako lorpen guztien berri ematen zaie eta baita absentismo indizeena ere, aurreko hiruhilekoarekin konparatuta jaitsi bada. Ondorioz, absentismo kostuekin galtzen ez den dirua zentroko langileen artean banatzen da.

Enpresa politikak

  • Erakundean absentismoari lehentasuna eman behar zaio eta bertako langile guztiak inplikatu behar dira: Zuzendaritza, GGBBen zuzendaritza, osasun-zerbitzuak, prebentzio-zerbitzuak, bitarteko agintariak, langile batzordeak eta segurtasun eta osasuneko batzordeak. Horri esker, konpainia osoari ezagutzera ematen zaio absentismoa enpresarako oso garrantzitsua dela eta absentismoari eta bere kostuei garrantzia ematen die balio-katearen barruan.
  • Absentismoa enpresan murrizteko plan estrategiko bat osatzen da, zuzendaritzaren inplikazioarekin eta enpresa batzordeko kolaborazioarekin, bi helbururekin: Zero Istripu absentismo indizea %3tik behera murriztea.
  • Absentismo indizeen xedeetako aginte-taula bat sortzen da, enpresa xedeekin, zonaldeko agente bakoitzeko eta absentismoa enpresako emaitzen kontuaren barruan sartzen da.
  • Konpainian EVOLUCIONA PLANA ezartzen da, enpresan absentismoari lehentasuna emanez eta absentismoa intentsitatez kudeatzearen alde eginez.
  • Enpresak kultur aldaketa sustatzen du sentsiblizazioaren eta barne marketingaren bidez, ohitura osasuntsuak barne sartzeko. . Dema honakoa da: ZURE osasunean eta ZURE familiarengan pentsatuz. Urtean behin enpresak ASTE OSASUNGARRIA antolatzen du; bertan, ohitura osasungarriak sustatzen dira, elikadura, tabako aurkako kanpainak, kirolari dagokienez, esaterako; Bizikletaren eguna: urtean behin, langileak lanera bizikletaz doaz.

Prebentzioa

  • Lan-istripu baten aurrean jarduteko protokolo bat ezartzen da: Langilearen eta goi mailako agintariaren arteko zuzeneko komunikazioa. Agintariari lan-istripu bat gertatu dela jakinarazi ondoren, informazio guztia Prebentzio Zerbitzura eramaten du pertsonalki bere iritzia adieraziz eta langilearekin FREMAPeko laguntza-zentroa joaten da. Prebentzio teknikaria in-situ joaten da lan-istripua ikertzera. Gertakari guztiak ikertzen dira, ez bakarrik istripuak.
  • In-itinere istripuak prebenitzen dira honako hauen bidez: ikerketak, segurtasun kanpainak, enpresako garraio ibilbideak, merkataritza ibilgailuak gidatzeko nahitaezko ikastaroak.
  • Langileei istripuak saihesteko informazioa eta prestakuntza eskaintzea: Langile guztiek enpresan gertatutako istripuen berri izatea eta okerreko jarrerak saihesten ikasi ahal izatea. Enpresan istripu bat gertatzen den bakoitzean, langileei horren berri ematen dien buletinak argitaratzen dira. Gertatutako istripuak oinarri hartuta, konpainia osoan konponbide orokorrak ezartzen dira. Enpresaren prebentzioan "pertsonen aldeko lana" dute helburu eta ez bakarrik araudia betetzea.
  • "Ia Istripua" izan dena identifikatzea: Istripu bat eragin dezaketen segurtasunik gabeko lan-egoerak identifikatzean datza. Hilero, departamentuka bilerak egiten dira. Bertan, aipatutako identifikazioa abiapuntu hartuta, gerta daitezkeen istripuak saihesten saiatzen da.
  • "Gure akatsez ikas dezagun" kanpaina: Segurtasunik gabeko jarrerak behatzean datza: Langileek beraiek lankideak egiten duena behatzen dute. Jarrera arriskutsuak izateagatik, egin behar ez dena adierazten dien check-list bat daukate. Langileen behaketa-lanak txandaka dira.
  • "Istripuak saihestu" programa: Hiruhileko bakoitzeko, gertatutako istripuak aztertzen dira eta horiek izandako langileei prestakuntza praktikoa eskaintzen zaie; esate baterako, zamak maneiatzeari buruzko prestakuntza eskaintzea, bizkarrean izan daitezkeen istripuetarako. Langileak istripua errepikatzen badu, ikastaroa ere errepikatuko du.
  • Benchmarking-a enpresa-talde beraren prebentzio-teknikarien artean, bereziki enpresa nazioartekoa denean. Bertan, bilerak egiten dira aldian-aldian eta irizpideak talde mailan bateratzen dira. Horrez gain, benchmarking-a egiten da segurtasunari dagokionez, kanpoko beste enpresekin.

Bitarteko agintariak

  • Urtero antolatzen den etengabeko eta planifikatutako prestakuntza programa, bitarteko agintariei zuzenduta, inkorporazio berriak eta txandaketak konktuan hartuta, absentismoaren kudeaketari enfasi berezia emanez: lanera ez joateak, jarraipena, bitarteko agintariaren zeregin aktiboa, absentismoaren zuzeneko eta zeharkako kostuak ezagutzea, baja medikoek erakundean eragindako inpaktu ekonomikoa.
  • Bitarteko agintariek euren taldeko lan-atolaketan parte haraztea: Bitarteko agintariek pertsonen hautaketa-prozesuan parte hartzen dute eta, horrenbestez, absentismoaren kudeaketan hartzen dute parte. Absentismoa murrizteko xedeak jartzen zaizkie.
  • Bitarteko agintariekin onartutako absentismo ehuneko bat adosten da. Horrek esan nahi du ez dela ordezkorik kontratatuko (ez da ez lan-istripua ez amatasuna kontuan hartzen). Bitarteko agintari kontzientziatu nahi zaio bera dela taldeko absentismoa kudeatzen duena.
  • Bitarteko agintariaren eta langilearen arteko harremana gizartiatzea, adiskidetze profila, bitartekariaren eta bere taldeko pertsonen arteko harremana sentsibilizatzeko helburuarekin: kudeatzen pertsonak helburutzat hartuta. Horrez gain, bitarteko agintariak baja mediko baten ondoren lanera itzuli den langilea hartzeko ongietorri protokolo bat ezartzen da, batez ere, iraupen luzeko baja baten ondoren. "Berriz itzultzearen hesia" saihestu nahi da.
  • Bitarteko agintarien zeregina funtsezkoa da lan-zentro bakoitzeko praktika onak konpainian hedatzerakoan. Urtero ikuskatzaileen arteko topaketak antolatzen dira absentismo kudeaketaren inguruko esperientziak konpartitzeko eta elkar trukatzeko. Horrez gain, bitarteko agintarien arteko topaketak, jardunaldiak eta foroak ere antolatzen dira.

Motibazioaren eta laneko giroaren politikak

  • Enpresak balioak berreskuratzeko beharra sustatzen du. Abstentismoa ez da zerbait negatibo bezala neurtu behar, lana zerbait positibo bezala neurtu behar da, alegia; langilea lanean dagoenean neurtzea eta bere lana ez neurtzea, langilea ez dagoenean. Hau da, langileen produktibitatean emaitzen arabera neurtu behar da, iraupen laburreko absentismoa eta absentismo emozionala saihesteko helburuarekin, langileei euren talentua konpainian garatzera motibatuz.
  • Adiskidetze eta Malguketa neurriak: Hauek dira neurri hauen adibidetako batzuk: Telelana hura garatzeko aukera duten enpresetan, Concilia Plana, alegia: ordutegi malgua eskaintzen duen plana (sarrerako ordu bat eta irteerako beste ordu bat); haur eskolak fabrikan edo hitzartutakoak, malguketa lanaldi murriztuetan eta edoskitzaroan; malgutasuna oporretan; txandak aldatzeko eta eszendentziak hartzeko aukera ematea, senitartekoak zaintzeko.
  • Langileei inkestak egitea, konpainiaren funtzionamendua, enpresako politika eta lan giroaren inguruko galderekin (bat barnekoa eta beste bat kanpo kontsulta-enpresen bidez), langileen iritiza ezagutzeko eta departamentuka jarduera planak ezartzeko helburuarekin, enpresaren funtzionamendua hobetzeko. Hobekuntzaren adibideak: ordutegi malguak, hilabete tematikoak langileentzat (bizitza ona da osasungarria denean), enpresa desberdinen arteko adostasunak langileentzat (haurtzaindegiak, bidaia-agentziak, eta abar).
  • Txandakako lana departamentu desberdinetan eta baita txandak ere lanpostu desberdinetan, eguneroko zereginetan motibazioa galtzea saihesteko, lasterketa-planen bidez motibatzea. Horrez gain, txandaketa erabiliko da buruzagitza edo lankideen arteko arazoak atzematen direnean.
  • EFR ziurtagiria: Familiarekin erantzulea den enpresa. Más Familia fundazioaren ekimena da eta haren bidez, ziurtagiria ematen die langileen bizitza pertsonala eta familiarra adiskidetzeko politikak garatzen dituzten enpresei.
  • Ongizate Plana: goizero fisioterapeuta bat kontratatzean datza, langileen zerbitzura jartzeko, enpraren eta langileen artean ordainduta, gutxieneko prezio batean. Baita talde psikologiko bat ere langile guztien zerbitzura, enpresak bakarrik ordainduta.
  • Sariak absentismo ezari. Hauek dira praktika honen adibidetako batzuk: MINUTO AL DÍA (buruen eta taldeko kideen artean egunero egindako jarraipen bilerak dira absentismoaren emaitzak baloratzeko eta emaitza hobetzeagatik eman daitezkeen hobariak edo sariak aztertzeko), urtean, berreskuratu behar ez diren baimeneko bi egunera arteko saria (banakako absentismoa % 0,5etik behera baldin badago), "Zero Istripu" saria (norberak aukeratzeko 3 egun libre dira).

Teknika ekonomikoak

  • Enpresak ez dio absentismoari lehentasuna ematen, baizik eta produktibitateari eta lan-istripu tasari lotutako ordainketa-sistemak erabiltzen ditu. Enpresak gai estrategikotzat hartu behar du hau guztia eta absentismo indizearen helburuak enpresako gainontzeko helburuek duten antzeko garrantzia izan behar du.
  • Langile guztientzako ordainketa-sistema aldakorra, konpainiako eta banakako xedeak kontuan hartuta. Horrek esan nahi du talde-lana sortzen dela helburu horiek lortzeko.
  • Enpresak prima bat dauka: ( A + B) x C: A produktibitatearekin lotuta dago, B balio-aniztasuna da eta C faktore zuzentzailea da, hau da, langile bakoitzaren absentismo-tasa.
  • Aldi baterako ezintasuneko subsidioaren Osagarri boluntarioen Murrizketa: Esate baterako eskalan, horrela, urteko lehen baja osatu egiten da. Urte horretan beste baja bat hartzen badu, % 85 osatzen da eta hirugarren baja bat baldin badu, ez da osatuko. Gaixotasun kronikoak kanpo geratzen dira.
  • Prestakuntzaren zeharkako kostuak absentismoaren kostu handiena sortzen duen enpresetan arlo desberdinen arteko balio-aniztasuna lantzen da.
  • Soldataren % 5 - 10en araberako pizgarriak salmentekin eta absentismoarekin lotuta. Langileak, urtean, Kontingentzia Arruntak edo Lan-istripuak eragindako 3 absentismo-egun baino gehiago baldin baditu, ez luke pizgarria kobratuko (ez badira prebentzio-neurriak erabili, ez da pizgarria zuzenean ordainduko).
  • Enpresako absentismo indizea konpainiak markatutakoaren azpitik jaisten bada, langile guztiei prima bat emango zaie. Hau da, enpresako langile guztiek konpainiak markatutako xedeko Absentismo indizea lortzen badute, 0 eta 200 euro artean lortuko dituzte, baldin eta langile bakoitzak ez badu urtean 2 lan-uzte baino gehiago izan. Konpainiaren Absentismoaren Indizea markatutako xedearen azpitik egongo balitz, diru gehiago ordainduko zaie langileei.

Kontrol eta jarraipen teknikak

  • Maila nazionalean plataforma dibertsifikazioa duten enpresak, enpresako zuzendaritza osoa ordezkaritza batetik zentralizatuta dutenak, absentismoa urrutitik kontrolatuta. Horiek jarduera-plan bat osatzen dute kudeaketa deszentralizatzeko eta giza baliabideetako langileak Autonomia Erkidegoen arabera izendatzeko, absentismoa probintzien arabera hobeto kontrolatu ahal izateko. Honela, giza baliabideak kudeatzeko sistema deszentralizatua ezar daiteke.
  • Giza-baliabideen departamentuan bi lanpostu profilarekin: Baja medikoak administratiboki kudeatzeaz arduratuko den pertsona bat, informazioa emateko epea murrizteko helburuarekin, bai bitarteko agintariei giza-baliabideen departamentuari eman beharreko informazioari dagokionez eta bai bajak FREMAPeri azkarrago bidaltzeari dagokionez eta beste pertsona bat bajak kudeatzeko eta jarraitzeko. Azken horrek zuzendaritza absentismo inguruko txostenak igorriko dizkio egunero.
  • Giza-baliabideen kudeatzailea sortu da. Langileengan gertu dagoen profiledun pertsona da, horiek ezagutzen ditu eta era horretan baja medikoan dagoen pertsonaren anonimatua saihesten da. Horrez gain, bereziki sentikortzat jotzen diren langileekin lan egiten du.
  • Enpresak absentismoaren aurrean jarduera-helburu batzuk markatzen ditu, besteak beste: Gaixorik dagoen langileari laguntzea; iraupen laburreko bajen absentismoa eragiten duen langilea aurkitzea eta azkenik, iraupen luzeko bajak eta ondoren enpresara berriz itzultzeko prozesua kudeatzea.
  • Erakundeko arlo guztiak absentismoaren kudeaketan inplikatzea, baja medikoan dagoen langile bakoitzaren egoera banaka aztertzeko batzordeak sortuz eta jarduera zehatzak proposatuz, adibidez: lanpostu aldaketak, egiteko dauden proba medikoak ordaintzea, langileari deitzea batzordeko kideekin elkarrizketatzeko, bere premiak zeintzuk diren jakiteko.
  • Enpresak absentismoaren jarraipena hiru eratara egiten du:
    • Egunerokotasuna: Goizeko lehen orduan zuzendaritza bitarteko agintariekin biltzen dira aurreko eguneko lan-uzteen berri emateko.
    • Hilero: Fabriken arteko lehiakortasuna sortzen da, absentismoa murrizteari dagokionez.
    • Absentismoaren igoerak: Aurreko aldiekin konparatuz, absentismo indizea igo egin dela ikusten bada, lan-talde bat osatzen da azken urteko kausak eta ezar daitezkeen konponbideak aztertzeko.
  • Enpresan absentismo presentziala kontrolatzen da. Horretarako, langile guztiei praktika onen kodea banatzen zaie. Bertan, langileari jakinarazten zaio enpresako baliabide informatikoak lanekoak ez diren helburuetarako erabiltzea debekatuta dagoela. Hilero interneten emandako denbora baloratzen da.

Osasun laguntzarako politikak

  • Enpresak absentismoa prebenitzen du epe luzea kontuan hartuta, prebentzio medikuntzaren eta langileengan eman daitezkeen osasun arazoen detekzio goiztiarraren bidez. Esate baterako, txertaketa kanpainak, gaixotasun larrien prebentzio kanpainak (glaukoma, osteoporosi prebentzioa), bizkar eskolak, bide segurtasuneko kanpainak, prestakuntza ergonomikoa, "Ohitura Osasungarrien" kanpainak eginez.
  • Berezko zerbitzu medikoekin helburu bikoitza duten enpresak; alde batetik absentismoaren kostuak murriztea, langileek kontsulta medikoetara joateko baimen gutxiago eskatzen dituztelako, eta bestalde, enpresak langileari gizarte onura bat lortzen dio, bere patologiaren bigarren iritzi medikoa eskaintzen diolako. Konpainiaren osasun orokorraren alde egin nahi da.
  • Enpresaren zerbitzu medikoak aldi baterako ezintasuneko prozesuen jarraipena egiten du, baja medikoak irauten duen bitartean eta langileak enpresara itzuli ondoren. Hitzarmenaren arabera ezarri da baja medikoa duen langilea, bere patologiak horretarako aukera ematen badio, astero enpresaren medikura joan behar dela.
  • Giza baliabideen zuzendaritzak egunero laburpen bat jasotzen du enpresaren medikuaren eskutik. Bertan, bere irizpide medikoaren arabera, baja mediko medikoan dagoen langileari aldi baterako ezintasuna ematea edo ez ematea adierazten du. Txosten horretan bertan jasotzen du langile bakoitzaren aldi baterako ezintasuneko kostuaren eta aurreko hilabeteetan bajak eduki dutenen kostuen hilez hileko konparazioa.
  • Langileek giza onura bat daukate, hau da aseguru pribatu bat. Enpresak zati bat ordaintzen du eta langileak, berriz, bestea.
  • Kontzertuak klinika pribatuekin errehabilitazioa egiteko, beti enpresako medikuak aginduta eta patologia psikologikoetan Osasun Mentaleko Zentroekin hitzartzen da.
  • Enpresako zerbitzu medikoak ezintasun iraunkorrak aztertzen eta kudeatzen ditu, lehendabizi patologia kronikoak identifikatzen ditu eta enpresatik beharrezko baliabide guztiak eskuragarri jartzen dira, besteak beste: medikuen txostena, peritu medikoen errebisioa, eta abar. gaixorik dagoen langileari laguntzen eta harekin lankidetzan, ezintasun iraunkor bat eskatzeko Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaleko Zuzendaritza Probintzialean.