Aldi baterako ezintasunaren kudeaketaren kanala

Bilatzailea search Bilatu

Funtzio erabilgarriak

Hemen zaude:

  • Inprimatu (Leiho berria)
Orrialdearen edukia

Instalatu webera sartzeko hasiera ikono bat gailu mugikorretik

Bidi ikonoa  

Aldi baterako ezintasunaren kudeaketako kanalerako lasterbide baten ikonoa instala dezakezu gailuan. Minutu batean zure smarthphone edo tableteko hasiera pantailaren ikono batetik gure web gunean erraz asko sartu ahal izango zara

Sartu Aldi baterako ezintasunaren kudeaketako kanalaren webgunean. Nahi izanez gero bidi irudia erabil dezakezu, hura harrapatzerakoan gunera azkarrago sartuko baitzara.

Zure mugikorraren edo tabletaren nabigatzailean ireki ondoren, jarraitu instalatzeko argibideak, zure idazmahaian hasiera ikono bat ager dadin.

ANDROID edo Blackberry baduzu:

  1. Sakatu ikonoa nabigatzailearen aukeren menuan sartzeko eta hartu "Hasiera pantailara gehitu" aukera.
  2. Erakustea nahi duzun testua aukeratu dezakezu, baina gomendatzen dizugu besterik adierazi ezean daraman izenburua uztea.
  3. Telefono adimendunaren hasierako pantailan agertuko da ikonoa, eta Aldi baterako ezintasunaren kudeaketako kanalaren irudi esanguratsu bat izango du.
Hasiera ikonoa gehitzeko android menua  

IOS baduzu (Apple):

  1. Sakatu nabigatzailearen beheko aldean dagoen geziaren botoia eta aukeratu "Hasiera pantailara gehitu".
  2. Erakustea nahi duzun testua aukeratu dezakezu, baina gomendatzen dizugu besterik adierazi ezean daraman izenburua uztea.
  3. iPhone-aren edo iPad-aren hasierako pantailan agertuko da ikonoa, eta Aldi baterako ezintasunaren kudeaketako kanalaren irudi esanguratsu bat izango du.
  4. Kontuz! IOSek hasiera ikonoa Safaritik instalatzeko aukera ematen du bakarrik. Ikonoa instalatzeko Chrome erabiltzen baduzu ez dizu aukera erakutsiko.
Hasiera ikonoa gehitzeko ios menua