Aldi baterako ezintasunaren kudeaketaren kanala

Bilatzailea search Bilatu

FREMAPeko diziplina anitzeko taldea

Hemen zaude:

  • Inprimatu (Leiho berria)
Orrialdearen edukia

​Osasunaren erabateko programa gauzatzeko, hainbat profesionalez osatutako diziplina anitzeko lantaldea du FREMAPek: sendagileak, erizainak, fisioterapeutak, kudeatzaileak, gizarte langileak nahiz prebentzioko teknikariak, guztiak enpresekin elkarlanean, langileen osasuna hobetu eta ondorioz enpresaren lehiakortasuna ere hobetzeko, jarduera hauek eginez:

Prebentzioa

Hona hemen Prebentzio Arloan garatzen dituen jarduerak:

Gehiago ikusi:

  • Langileen segurtasuna eta osasuna sustatzea.
  • Ezbehar kopurua kontrolatzea eta, horretarako, istripuen eta gaixotasun profesionalen bilakaerari buruzko informazioa ematea.
  • Arrisku egoerak identifikatzea eta kontrol neurrien aukerari eta ezarpenari buruzko aholkuak ematea.
  • Prebentzioa integra dadila sustatzea. Prebentzioaren betekizunak bere gain hartzen dituzten zuzendari, teknikari eta agintarien ezagutzak eguneratzen ditugu.
  • Jendarteratzea eta sentsibilizatzea. Langileak laneko arriskuen prebentzioaren garrantziari buruz informatu eta sentsibilizatzeko, FREMAPek dibulgaziozko materialen katalogo zabala jartzen du bere enpresa elkartuen eskueran.

  • Enpresa bakoitzarekin elkarlanean jardutea aurrez aurreko hitzaldiak antolatzen.
  • Bonusa lortzeko aholkularitza. (Martxoaren 31ko 404/2010 Errege Dekretua, ekainaren 2ko TIN/1448/2010 Agindua pdf formatuanEsteka hau leiho berri batean irekiko da).
  • Laneko arriskuen prebentzioaren arloko lege berritasunei eta berritasun teknikoei buruzko informazio eguneratua ematea.
  • Gertatutako istripuak eta detektatutako gaixotasunak oinarritzat hartuta, arrisku gehien eragiten dituzten prozesu eta jarduerak identifikatzen laguntzen duten ikerketa eta azterketa proiektuak garatzea.
  • Trafikoko lan istripua prebenitzea.

Informazio gehiago: PREBENTZIO kanala Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Kudeaketa

FREMAPen hizketakide bakarra

Jarduera hauek garatzen dira:

Gehiago ikusi:

  • Zerbitzuaren prestazioan parte hartzen duten arlo guztien arteko lankidetza eta komunikazioa koordinatzen du (Prebentzioko Arloa, Osasuneko Arloa eta Kudeaketako Arloa), paziente nahiz enpresei arreta pertsonalizatua ematea lortzeko.
  • Kontingentzia arrunteko baja medikoak erregistratzea eta bermeak egiaztatzea (langilearen afiliazioa, enpresen kotizazioa, gabezia).
  • Enpresek Delt@ bidez bidalitako lan istripuen parteak eta CEPROSSen jakinarazitako gaixotasun profesionalak erregistratzea eta bermeak egiaztatzea.
  • Prestazio ekonomikoa jasotzeko eskubidea aitortzea, baita, hura eskuratzeko bete beharreko baldintzak egiaztatu ondoren, hura ukatu, deuseztatu edo etetea ere.
  • Prestazio ekonomikoak kudeatzea (zuzeneko ordainketak langileei).
  • Enpresen ordainketa eskuordetua kudeatzea.
  • Aldi baterako ezintasunaren indizeen bilakaera aztertzea eta alta medikoa jaso gabe dauden langileen jarraipena egitea.
  • Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren Probintzia Zuzendaritzari ezintasuneko espedienteak aurkeztea.

Gizarte-laguntza

Jarduera hauek garatzen dira:

Gehiago ikusi:

  • Enpresa elkartuekin lankidetzan aritzea haien langileen arazo sozialak konpontzeko, betiere errespetatuz informazioaren konfidentzialtasuna.
  • Erraztasunak ematea berriz ere lanpostuan egoki hasteko edo, hala badagokio, laneko istripuaren ondoren sortutako lan egoera berrira laneratzeko. Ildo horretan, sustatu egingo da Berregokitzapen Profesionala Esteka hau leiho berri batean irekiko da.
  • Aholkularitza ematea ondorio ezgaitzaileak izan dituzten langileei prestakuntza emateko aukerei buruz; balorazio eta lanbide orientazioko lantaldeak aztertuko ditu aukera horiek.
  • Langileei baliaezintasun, heriotza eta biziraute espedienteen izapideei buruzko aholkuak ematea arauzko prestazioei eta prestazio sozialei buruzko guztian.
  • Enpresa, langile eta sindikatuei informazioa ematea Prestazio berezien batzordea Esteka hau leiho berri batean irekiko da ematen dituen gizarte laguntzei buruz, beharrezkoa izanez gero.
  • Enpresa elkartuekin elkarlanean aritzea aldi baterako ezintasuna murriztera bideratutako ekintzetan eta haien langileen arazo sozialak konpontzeko, gizarte langilearen laguntza eskatzen den kasu zehatzetan.

Prestazio ekonomikoen arloa

  • Aldi baterako ezintasunagatiko eta ezintasun, heriotza eta bizirauteagatiko prestazioak modu zentralizatuan kudeatzea eta ezarritako epeetan kudeatzen direla egiaztatzea, langileak prestazioa dagokion denboran eta epeetan jaso ahal izateko moduan, hura eskuratzeko bete beharreko baldintzak betetzen dituela egiaztatu denean.

Aldi baterako ezintasunagatiko absentismoa kudeatzeko arloa

  • Enpresekin elkarlanean aritzea osasunaren erabateko programa prestatzen.
  • Enpresei aldi baterako ezintasunari buruzko txostenak ematea, hainbat adierazle barne harturik eta aldagai estatistiko hauen arabera: adina, generoa, kontratu mota, bajaren hila, asteko eguna eta espezialitate medikoa. Datuak aztertzea eta ondorioak ateratzea.
  • Aldi baterako ezintasunak enpresari eragiten dizkion kostu ekonomikoak zenbatestea.
  • Benchmarking jardunaldiak egitea absentismoaren kudeaketan esperientzia bertsuak dituzten enpresen artean, direla sektore desberdinetakoak, direla berekoak.
  • Aldi baterako ezintasuna kudeatzeko aholkuak ematea

Osasungintza

Hauek osatzen duten FREMAPen osasun sistema:

  • Asistentzia zentroak:

    FREMAPera elkartutako enpresetako langileek FREMAPek herrialde osoan zehar banatuta dituen 200 asistentzia zentroetako batean jaso ahal izango dute arreta medikoa, eta lantokitik edo bizilekutik hurbilen dagoen zentroa aukeratu ahal izango dute. Bertan osasun laguntza anbulatorio eta errehabilitazio tratamendu hoberenak jasoko ditu; izan ere, zuzkidura zabala dute hala bitarteko teknikoei nola profesionalei dagokienez.

    FREMAPen kezka nagusia langileengandik hurbil egotea da, zerbitzu onena eman ahal izateko. Hortik dator osasun laguntza deszentralizatzeko filosofia, gertutasunari eta hurbiltasunari balio ematen diona.

    Paziente bakoitzak bere sendagile arduraduna du eta hark koordinatzen ditu baja medikoaren prozesu osoa eta asistentziako tratamenduaren jarraitutasuna, maiz profesional ugarik esku hartzen duenez.

    Hark erabakitzen ditu, halaber, diagnostikoa, tratamendua eta egin behar diren proba osagarriak; pazientearen intimitatea zaintzen du, eta hitzorduetarako epeak eta pautak ezartzen ditu patologiaren eta jarraitutako protokoloaren arabera.

  • Ospitaleak:

    FREMAPek lau ospitale (Majadahonda, Sevilla, Bartzelona eta Vigo), eguneko lau ospitale (Valladolid, Jerez de la Frontera, Malaga eta Zaragoza) eta mutualitateen arteko bi zentro (Valentzia eta Bilbo) ditu, eta haietan espezialista medikoek artatzen dituzte langileak, asistentzia zentroei laguntza emanez; izan ere, teknologia mediko-zientifikoen sorta zabala dute tratamendu aurreratuenak aplikatzeko eta pazienteen susperraldia hobetuko duten proba mediko eta/edo ebakuntza kirurgikoak egiteko.

    Ospitaleko espezialitateak

    • Angiologia eta odol-hodi periferikoen kirurgia.
    • Kardiologia.
    • Kirurgia orokor digestiboa.
    • Aurpegi-masailetako kirurgia.
    • Kirurgia plastikoa eta konpontzailea.
    • Toraxeko kirurgia.
    • Irudi bidezko diagnostikoa (X izpiak, erresonantzia magnetikoa, OTA, ekografia).
    • Analisi klinikoen laborategia.
    • Logopedia.
    • Kirol Medikuntza.
    • Barne-medikuntza.
    • Neurologia.
    • Oftalmologia.
    • Otorrinolaringologia.
    • Psikologia.
    • Psikiatria.
    • Errehabilitazioa.
    • Gizarte-lana.
    • Traumatologia eta Ortopedia.
    • Goiko gorputz-adarraren unitatea.
    • Beheko gorputz-adarraren unitatea.
    • Bizkarrezurreko Unitatea.
    • Mikrokirurgia unitatea.
    • Anestesia ondoko suspertzerako unitatea (esnatze-gela).
    • Bihotzeko errehabilitazio unitatea.
    • Azterketa biomekanikoaren unitatea.
    • Minaren unitatea.
    • Urologia.