Aldi baterako ezintasunaren kudeaketaren kanala

Bilatzailea search Bilatu

Aldi baterako ezintasunaren kudeaketako faseak

Hemen zaude:

  • Inprimatu (Leiho berria)
Orrialdearen edukia

Kudeaketa ABE FREMAPen ikuspegi hirukoitza du

Enpresaren egoeraren hasierako diagnostikoa

Osasuna dela-eta ez laneratzearen kausak aztertzeko, enpresen eskura jartzen dira kontingentzia profesional nahiz arrunten ondoriozko aldi baterako ezintasunari buruzko txosten eta adierazleak, bertan jasorik indize horien hileko eta urteko bilakaerari buruzko informazioa ere, zenbakitan eta grafikotan; horrez gain, erakunde bakoitzaren sektorearekin alderatzen da guztia.

Txosten horietan aldi baterako ezintasunari buruzko analisia ematen zaio enpresari, honako hauetan oinarrituta:

Ikusi gehiago

  • Estatistika aldagai hauek: adina, generoa, kontratu mota, bajen urtarokotasuna, enpresako patologia ohikoenen ehunekoa medikuntzako espezialitatearen arabera.
  • Aldi baterako ezintasun ohikoenen araberako adierazleak: aldi baterako ezintasunaren indizea, intzidentziaren indizea, maiztasunaren indizea, alta jaso gabekoen ehunekoaren indizea.
  • Sektorearekiko konparazioak eta enpresaren eremu geografikoa: Kontuan hartuta FREMAPen lagin estatistikoa (3.800.000 langile babesten ditu), enpresentzat oso esanguratsuak diren konparazioak egin daitezke.
  • Aldi baterako ezintasunaren kostuen zenbatespenari buruzko txostenak: halakoen bidez, enpresek kuantifikatu ahal izango dute zer kostu izango duten zuzenean eta zeharka kontigentzia profesional eta arruntengatiko bajen ondorioz.

Kudeaketako txosten eta adierazleak:

Hona hemen enpresek eskuratu ditzaketen txostenak:

Kontingentzia profesionalari buruz
Istripu tasaren txostenak
  • Intzidentzia indizearen hiletik hilerako bilakaera eta aurreko urteetako datuekin eta jarduera-sektorekoekin alderaketa.
  • Aukeratutako aldian alta medikoa jaso gabe dauden langileen bilakaeraren ehunekoa.
  • Banaketa estatistikoa aldagai hauen arabera: generoa, adina, antzinatasuna, istripuaren gunea, lanaldiko ordua, asteko eguna, gertatzeko modua, anatomiako atala, agente materiala, kontratu mota, antzinatasuna lanpostuan, okupazio kodea, eguneko ordua, ohiko lana, leku mota eta lan mota.
  • Baja eragin duten eta ez duten istripuengatik eta gaixotasun profesionalengatik erregistratu diren espedienteen deskribapena, barne harturik halakoak adierazteko ereduetan agertzen den informazio xehea ere (Delt@ eta CEPROSS).
  • Txostena lortzea eta istripu tasari buruzko datuak zuzenean eskuratzea, "FREMAP ON LINE" zerbitzuaren bitartez.
Kontingentzia profesionalaren ondoriozko aldi baterako ezintasunaren txostenak

Txosten hauek agerira ekartzen dute zer bilakaera izan duen kontingentzia profesionalaren (laneko istripuak eta gaixotasun profesionalak) ondoriozko absentismoak, hiletik hilera eta urtetik urtera, eta konparazioak egiten dituzte unean uneko ekitaldiaren eta/edo aurreko bien artean eta enpresaren sektorearekiko.

Kontingentzia arruntean:
Kontingentzia arruntaren ondoriozko aldi baterako ezintasunaren txostenak
  • zer bilakaera izan duen kontingentzia arruntaren ondoriozko aldi baterako ezintasunaren indizeak, hiletik hilera eta urtetik urtera, hori guztia konparazioa eginez unean uneko ekitaldiaren eta/edo aurreko bien artean eta enpresaren sektorearekiko.
  • Aukeratutako aldian alta medikoa jaso gabe dauden langileen bilakaeraren ehunekoa.
  • Banaketa estatistikoa aldagai hauen arabera: generoa, adina, kontratu mota, bajaren urterokotasuna (hila eta asteko eguna) eta medikuntzako espezialitatea.

Txosten guztiak zuzenean eskuratu daitezke aplikazioaren bitartez: "FREMAP ON LINE Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Barne txosten eta adierazleak

FREMAPek barne jarraipena egiten die enpresa elkartu bakoitzaren aldi baterako ezintasunaren kudeaketari buruzko adierazleei –emandako hitzorduak, kontsulta medikoak, asistentzia atzeratu den egunak, egindako ebakuntza kirurgikoen kopurua, egindako errehabilitazio tratamenduak, egindako alta proposamenak eta aldeko iritzia jaso dutenak– zertarako eta neurri zuzentzaile egokiak ezarri ahal izateko adierazleen bilakaeraren arabera, langileen osasuna hobetze aldera. Txosten horiek enpresen esku jartzen dira.

Konponbideen proposamena

Konponbideak proposatzean, FREMAPek kontuan hartuko du honako hau izango dela aldi baterako ezintasuna kudeatzeko oinarria: AURREIKUSTEA eta KUDEATZEA eta horretarako ekintza hauek egingo dira:

Aurreikustea

Hasierako diagnostikotik abiatuta, baterako ekintzak ezarriko dira enpresaren eta FREMAPen artean, osasun hezkuntzako programak ezarriz, betiere, norentzat eta noiz egin daitezkeen aztertu eta gero. Prebentzioan behar bezala jarduteak, lan istripuak eta haien larritasuna murrizteaz gain, etorkizunean ager litezkeen gaixotasunak murrizten edo saihesten ditu.

Kudeatzea

FREMAPek estaldura hauetan gauzatzen du enpresen aldi baterako ezintasunaren kudeaketa:

Lan istripua

Araubide orokorraren arabera, lan istripuak dira langileak besteren konturako lana dela-eta edo haren ondorioz gorputzean izandako lesioak (8/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa (156. artikulua) pdf formatuanEsteka hau leiho berri batean irekiko da)

Langile batek laneko istripua izanez gero

FREMAPeko zentro batera joango da, nazio osoan dituen 200 zentroren baino gehiagoren artean, eta han arreta medikoa emango diote bere gaitzetarako. Gaitzak direla-eta langileak ezin badu bere laneko jarduera gauzatu eta tratamendu medikoa behar badu, FREMAPeko Osasun Zerbitzuek baja medikoa emango diote eta berehala jakinaraziko diote enpresari, lan istripuari buruzko nahitaezko partea bidal dezan 5 egun balioduneko epean, Delt@ sistemaren bidez (Lan eta Gizarte Segurantzako Ministerioa).

Esteka: web honetara: Delt@ Sistema Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Langileak baja medikoa hartu behar izanez gero

FREMAPetik egiten da mota orotako tratamendu mediko eta/edo kirurgikoa, diagnostiko proba, errehabilitazio tratamendua, kontsultak espezialistekin, baja medikoa igortzetik alta medikoa igortzera arte, langilea bere lanpostura berriz itzultzeko. Langile bakoitzak bere mediko arduraduna izango du, eta hark koordinatuko du tratamendu osoa medikuntzako espezialista batek baino gehiagok esku hartu behar badu.

Jasotako tratamenduaren ondoren langilea ez bada gai berriz ere bere ohiko lanpostuan laneratzeko

FREMAPek baliaezintasun proposamena egingo dio Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren Probintzia Zuzendaritzari. Gainera, lanbideko orientazioa eta prestakuntza emateko banan-banako programa eskaintzen zaie langileei, haiek berriz laneratzea sustatzeko; programa horri berregokitzapen profesional deritzo.Esteka hau leiho berri batean irekiko da

Gaixotasun profesionala

Araubide orokorreko definizioaren arabera, gaixotasun profesionaltzat hartuko da besteren kontura egindako lanaren ondorioz hartutakoa, aplikatzekoak eta Gizarte Segurantzaren Legea garatzekoak diren xedapenen bitartez (8/2015 Legegintzak ED, urriaren 30ekoa, Gizarte Segurantzaren Lege orokorraren testu bategina onartzen duena pdf formatuanEsteka hau leiho berri batean irekiko da) onartzen den koadroan zehazten diren jardueretan (1299/2006 ED, azaroaren 10ekoa pdf formatuanEsteka hau leiho berri batean irekiko da) baldin eta gaixotasun profesional bakoitzerako koadro horretan aipatzen diren elementu edo substantzien eraginez sortu bada.

Ikusi gehiago

Gaixotasun profesionala diagnostikatuta dagoenean, arrisku profesionalaren estaldurarako erakundeak emango du haren berri, eta gaixotasun profesionalaren parte elektronikoa erabiliko du horretarako, CEPROSS izeneko aplikazio informatikoaren bitartez (RD. 1299/2006 ED, azaroaren 10ekoa pdf formatuanEsteka hau leiho berri batean irekiko da).

Gizarte Segurantzako Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia izango da CEPROSS sistema administratzeaz arduratuko dena.

FREMAPen bidez egiten da tratamendu mediko, kirurgiko eta errehabilitatzailea, baja medikoa ematen denetik alta medikora arte.

Kontingentzia Arruntak:

Kontingentzia arruntak eragindako aldi baterako ezgaitasuneko egoera erabakigarritzat joko dira, gaixotasun arruntak eta lanekoa ez den istripuak eragindako gaixotasunak, langileak osasun laguntza jasotzen duen eta lanerako ezgai den bitartean.

Ikusi gehiago

Arau esparruak Urriaren 30eko 8/2015 Legegintzako Errege Dekretua. Horren bidez, Gizarte-segurantzako Lege Orokorraren testu bategina ontzat eman zen pdf formatuanEsteka hau leiho berri batean irekiko da arautzen du, beste alderdi batzuen artean, Gizarte Segurantzarekin lankidetzan aritzen diren mutualitateek kudeatzea aldi baterako ezintasunagatiko prestazio ekonomikoa ezintasuna kontingentzia arrunten ondoriozkoa denean; bada, arau esparru horren barruan –eta Osasun Zerbitzu Publikoek baja eman eta gero– FREMAPen lankidetzaren ardatza da osasun jarraipen eta diagnostiko azkarra egitea, proba eta/edo azterketa osagarriak eginez edo, langilea itxaron-zerrenda batean badago, horiek aurreratuz, tratamendu medikoa berehala aplika dadin eta, horrenbestez, langilea laster laneratu ahal izan dadin berriz ere lanpostura bere gaitasun oso-osoekin. Horretarako, jarduketa hauek eramaten dira aurrera:

Gehiago ikusi:

  • Hizketakide bakarrak berehala erregistratzen du baja medikoa, ITRED bidez haren berri jaso ondoren.
  • Hizketakide bakarrak aldi baterako ezintasunaren subsidioa jasotzeko eskubidea aitortzen du, edo, egiten duen berme kontrolean oinarrituta, prestazio ekonomikoa ukatzen, deuseztatzen eta/edo eteten du.
  • Baja medikoa jasotakoan, FREMAPeko erizaintzako pertsonala telefono bidez jarriko da langilearekin harremanetan. FREMAPek jarduteko protokolo bat du Erizaintza Zerbitzuan; homogeneoa da nazio osorako, eta DBLO betetzeko egokituta dago.
  • Pazientearekin harremanetan jarri ondoren erizaintzako pertsonalak uste badu ez dela beharrezkoa hura kontsultara joatea, Gehiago ikusi:
    osasun txostena eskatuko dio langileari bajaren arrazoia egiaztatzeko. Orduan, FREMAPen Osasun Zerbitzuak aldizkako jarraipena egingo du telefono bidez, pazienteari bere egoeraren eta eboluzioaren arabera beharrezko duen laguntza eskaini ahal izateko. Pazientearekin harremanetan jarri eta gero hura FREMAPera bertaratu daitekeela uste badu erizaintzako pertsonalak, etxetik hurbilen duen asistentzia zentroan kontsulta egiteko hitzordua emango dio. Ez badu telefonorik edo langilearekin harremanetan jarri ezin badira, gutun arrunt bidez edo burofax bidez emango zaio hitzordua.
  • FREMAPen Osasun Zerbitzuen zitazioa: Osasun langileak langilearekin harremanetan jarri ondoren, patologiak horretarako aukera ematen badu hitzordua emango zaio FREMAPeko Osasun Zerbitzuetara joateko.
  • Paziente bakoitzak bere sendagilea du, Gehiago ikusi:
    eta hark koordinatzen du prozesu osoa eta asistentziako tratamenduaren jarraitutasuna. FREMAPeko osasun zerbitzuak aztertuko du proba diagnostikorik, tratamendu terapeutiko eta errehabilitatzailerik eta kirurgiako ebakuntzarik egin behar den. Osasun Zerbitzu Publikoko sendagileak baimena eman eta pazienteak baimen informatua eman ondoren egingo dira. Medikuntzako beste espezialista batzuekin kontsultak egiteko aukera ere azter dezake sendagileak. Emaitzak langilea artatzen duen Osasun Zerbitzu Publikoko sendagilearen eskueran jarriko dira.
  • Alta eta/edo ezintasun proposamenak: Gehiago ikusi:
    Araudiak mutualitateen osasun zerbitzuak eskuduntzen ditu, osasunaren arloko ikuskaritza alta eta/edo ezintasun iraunkorreko proposamenak egiteko eta, aldi berean, langileari eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalari ere jakinarazten zaizkie, jakinaren gainean egon daitezen. Osasun Zerbitzu Publikoak erabaki arren pazienteak aldi baterako ezintasun egoeran jarraitu behar duela, FREMAPek alta ekimena formulatu ahal izango du GSINean, pazientea berriz laneratu daitekeela uste badu.
  • Osasun azterketara ez agertzeagatik deuseztatzea: Gehiago ikusi:
    justifikaziorik gabe gertatzen bada. Kautelaz eten egingo da prestazio ekonomikoa eta 10 egun balioduneko epea emango zaio, azterketara agertu ez den egunetik hasita hasita, zergatik joan ez den justifika dezan. Pazienteak modu sinesgarrian eta ziurtagiriekin justifikatzen badu, kautelazko etenaldia kendu eta berriz ekingo zaio jarraipen medikoari. Pazienteak ez badu behar bezala justifikatzen ez agertu izana, subsidioa jasotzeko eskubidea deuseztatuko zaio.

Jardueren jarraipena

Akzioen aldizkako jarraipena eta enpresa bakoitzarekin batera ezarritako hasierako hobetze-helburuetan lorpen edo desbideraketen jarraipena egiten da.​​​​