Aldi baterako ezintasunaren kudeaketaren kanala

Bilatzailea search Bilatu

FREMAP komunikazio sistemak

Hemen zaude:

  • Inprimatu (Leiho berria)
Orrialdearen edukia

FREMAPentzat funtsezkoa da kanal eta komunikazio sistemak edukitzea, kide dituen enpresekin eta babesten dituen langileekin informazioa eraginkortasun handiagoz trukatzeko.

Hona hemen komunikazio sistemak:

FREMAP Online

Zerbitzu honen bidez, enpresak berehala eskuratu ditzake aldi baterako kudeaketari buruzko txostenak, istripu tasari buruzko txostenak nahiz aldi baterako kostuaren txostenak, informazioa eskuragarri dagoenean enpresei posta elektroniko bidez ohartarazten dieten alerta zerbitzuen bitartez. Horrez gain, interesgarrien iruditzen zaizkion gaien arabera antolatu ditzake.

Gainera, enpresak txostena nola eskuratu pertsonalizatu ahal izango du, aldizkakotasuna eta formatua (pdf, Excel) aukeratuz

Informazioa FREMAP ON LINEtik

FREMAP ON LINE bidez, informazio hau eskura daiteke:

Ikusi gehiago

  • Kontingentzia profesionalaren eta kontingentzia arruntaren ondoriozko aldi baterako ezintasunari buruzko indizeen txostena: Uneko urtearen kontingentzia profesional eta arruntengatiko aldi baterako ezintasun-indizeen bilakaera erakusten du aurreko urteekin eta sektorearekin alderatuz.
  • Istripu tasari buruzko txostena: Intzidentziaren indizeak zer-nolako bilakaera izan duen erakusten du, enpresaren jarduera sektorearekiko konparazioa eginez, baita laneko istripuei buruzko datu estatistikoak ere, enpresak Delt@ren bidez jakinarazi duenarekin alderatuz
  • Gaixotasun profesionalen txostena: Datu estatistikoak erakusten ditu CEPROSS adierazpen ereduan gaixotasun profesionaltzat berretsi diren prozesuei buruz.
  • Kontingentzia arrunten ondoriozko aldi baterako ezintasunaren txostena: Enpresan kontingentzia arruntengatiko baja-prozesuen datu estatistikoak erakusten ditu hurrengo aldagai estatistikoei dagokienez: iraupen tarteen, generoaren, adinaren, kontratu motaren, autonomia erkidegoaren, asteko egunaren, hilaren eta espezialitate medikoaren arabera.
  • FREMAPera elkartutako enpresak sektorearekin konparatzeko txostena: Aldi baterako ezintasunaren indizeen datuak erakusten ditu, FREMAPera elkartutako enpresek aukeratutako sektorearen arabera.
  • Haurdunaldiko eta edoskitzaro naturaleko arriskuaren indizeari buruzko txostenak: Haurdunaldiko eta edoskitzaro naturaleko arriskuaren indizeak zer bilakaera izan duen erakusten du.
  • Espediente kontsultari buruzko txostena: Txosten honek denbora errealean erakusten du zer egoeratan dauden istripua izan duten enpresako langileek: altak, bajak eta baja prozesuen historia, langilearen arabera.
  • Laneko istripuengatiko asistentziaren alerta: Enpresek beren posta elektronikoan jasotzen dute langileen bajari, altari edo baja gabeko istripuei buruzko informazio guztia, FREMAPeko Osasun Zerbitzuek laneko istripua dela-eta langileak artatzen dituztenean.
  • Delt@ fitxategien alerta: Lan-istripua gertatzen denean Lan Agintaritzari jakinarazi behar zaio ezinbestean. Alerta honekin, laneko istripuei buruzko adierazpen ofizialak egiteko erraztasunak ematen zaizkio enpresari, laneko baja eragin nahiz ez.
  • Premiazko komunikazioa / larria / oso larria / heriotza: Ondorio larriak dituzten istripuek erabakiak azkar hartu beharra eragiten dute. Horregatik, FREMAPetik, berehala jakinarazten zaizkie enpresei kasu horiek.
    • Denbora errealean jakinarazten da langilearen lesioen pronostikoa (pronostiko arina edo larria).
    • Enpresak, istripuaren gertaera egiaztatu, eta 24 ordutan Lan Agintaritzari jakinaraztea dagokion aztertu ahal izango du.
  • Gaixotasun profesionalengatiko asistentziaren alerta: Gaixotasun profesionala egonez gero, azkar eta modu koordinatuan jardun behar dute FREMAPek eta enpresak. Horregatik, FREMAPek posta elektroniko bidezko abisu bat bidaltzen du Osasun Zerbitzuek gaixotasun profesionala diagnostikatzen duten aldi bakoitzean, eta baja eta alta medikoak ere jakinarazten ditu.
  • Ordainketa eskuordetuaren alertak: Komunikazio sistema honen bidez, diferentziak saiheste aldera baja prozesu bakoitzeko aurreikusi den kenkariaren berri ematen zaie enpresei.
  • BONUS alerta: Abisu automatiko honek enpresaren BONUS aurreikuspenaren berri ematen du, eta aurkezteko aldia ireki dela jakinarazten du, baita eskaeraren gain eragina izan dezakeen beste edozein gertakizun ere.
  • FREMAP Informa prebentzio alerta: FREMAPek 19.000 harpidedun baino gehiago dituen zerbitzu bat jartzen du bere enpresa elkartuen eskura, laneko arriskuen prebentzioari buruzko informazioa helarazteko asmoz

FREMAP Contigo

FREMAP Zurekin babestutako langileentzako plataforma bat da; bertatik, hitzordu medikoak kontsultatu, txostenak eskuratu, alerta pertsonalizatuak konfiguratu eta zerbitzu katalogo osoa erabili ahal izango dute.

Ordenagailu nahiz gailu mugikor bidez sar daiteke aplikaziora, plataforma nagusietan dago erabilgarri.

FREMAP Zurekin plataformako informazioa:

FREMAP Zurekin plataforman hurrengo informaziorako sarrera izan daiteke:

Ikusi gehiago

  • FREMAP zentroak aurkitzeko modua ematen du, eta mapa bidez nahiz errealitate areagotu bidez ikus daiteke informazioa.
  • Zuzeneko deia duen larrialdi telefonoa eta geolokalizaziorako koordinatuak.
  • Interes orokorreko informazioa eskuratzea, adibidez:
    • Pazientearen eskubideak.
    • Gizarte Segurantzaren kotizazioekin lotutako informazioa, lan egutegiak autonomia erkidegoaren arabera eta erreklamazioak.
    • Laneko istripua egonez gero egin beharrekoari buruzko informazioa eta lehen sorospenak.

Halaber, informazioa lortzeko eta FREMAPekin gestioak erosoago egiteko aukera ematen dio FREMAP Zurekin plataformak langileari, erabiltzaile eta pasahitz bidez Eremu Pribatuan sartuz. Bertan, zerbitzu hauek izango ditu eskueran: hurrengo hitzordu medikoak, osasun laguntza ematen dioten kontsultak eta osasun langileak, zuzeneko linea bere hizketakide pertsonalarekin eta FREMAPeko gizarte langilearekin.